Edur Kortabarria

KAIXO!

Edur Kortabarria naiz, ilustratzailea eta diseinatzailea. Prentsa ilustrazioan, modan zein ehungintzan, eduki digitaletan eta diseinu grafikoko eremuetan egiten dut lan.

Ekintzailetza eta diseinu grafikoko ikasketak egin ondoren, Bartzelonara joan nintzen ilustrazioko master bat burutzera eta ordutik, diseinu eta ilustrazio alorretan nabil lanean.

Gaur egun, anatomia artistikoaren esplorazioan jarduten dut batez ere eta ilustrazio digitala, zein analogikoa lantzen ditut.

Aramaio, 1993.

Argazkia: Aintzane Gabilondo