MAITASUN PROPIOA

Nire gorputzarekin lan egiteko gogoekin nenbilen aspalditik. 2020ko martxoko konfinamenduan sortu zen ideia; Denbora asko pasetzen dugunean gure buru eta gorputzarekin, fijazio asko hartzen dugu honetan eta gutxien gustatzen zaizkigun atalak ikusten hasten gara haiekin obsesionatu arte. Naizen modukoa onartzen eta maitatzen hasteko helburuarekin sortu nuen proiektu hau, nire berdina lortu nahi duen pertsona ororentzat: Garen modukoak onartzen eta maitatzen ikastea.

“Maitasun Propioa” argazkilaritza eta ilustrazioa nahasten dituen proiektu bat da osagarri editorial eta textiletara eramana.

Edur Kortabarria